Eventos

 

"Lea-Artibaiko Landa Garapenerako Alkartearen eskutik, datorren zapatuan, abuztuaren 8an, Lekeitioko Baserri Azoka (udan Lea-Artibain antolatzen den nekazaritza-elikagaien azoka nagusietakoa) ospatuko da Independentzia plazan; goizeko 10:00tatik arratsaldeko 15:00ak aldera arte.

25 postu jarriko dira Herriko plazan ekoizleek salmenta zuzena burutu dezaten. Lekeitioko azokan guztira 20 ekoizle, 4 artisau eta Ibilaldia 2016 izango dira produktuak zuzenean saltzen.

Aurten ere, txahal erretzea egingo da Independentzia plazan eta txahal okelaz eginiko pintxo gozoak dastatzeko aukera izango da. Pintxoak dastatu ahal izateko, txartelak erosi beharko dira azokan bertan. Pintxoak dastatzeaz gain, Taloa, Lea-Artibaiko sagardoa eta txakolina erosi eta edateko aukera izango dugu azokan, baita ere."