Eventos

 

Udaberrian murgildu gara eta eguraldi onarekin kanpo ekintzak be martxan jarri dituzte Gazte Gunetik. Hurrengo Gazte Ekintza, maiatzaren 1ean izango dute.

10:30tan gelditu dira Gazte Gunean bizikleta eta kaskoekin, bertatik Ogeilara bizikletan joan eta eguerdian parrilada bat egiteko asmoz. Iluntze aldera bueltatuko dira Lekittora. Ez dute izena eman beharko aurretiaz baina animatzen denak 2 euro ordaindu beharko ditu eta gurasoen baimena emanda izan beharko du.