Eventos

 

2017an, gure paisaien eraikuntza izango da Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako Ondareari buruzko Europako Jardunaldien gai nagusia.

Denboraren joanean, hainbat faktorek esku hartu dute gure paisaia taxutzen, hala nola faktore naturalek, ekonomikoek, sozialek eta kulturari dagozkionek, eta, konplexutasun handiko prozesuak izanik, lurralde osoaren ikuspegitik begiratu behar zaie, ulertuko badira.

Gaur egun ikusten ditugun paisaiak ez dira soilik gure historiaren gertalekuak, ezta bakarrik iraganeko gertakarien lekuko materialak ere.

Halaber dira subjektu aktiboak eta dinamikoak, etengabe eraldatzen, non inguru fisikoak kohesionatu egiten baititu hala kultura-adierazpen materialak nola immaterialak. Azken finean, gure ondarean unitate gorena dira, eta ondare hori, dagokion lurraldearen testuinguruan ez ezik, denboraren garapenean ere ulertzen laguntzen digute.

Aurten, ikuspegi berri batetik begiratzera gonbidatzen da jardunaldietan. Ikusteko eta ulertzeko modu inklusibo batez begiratzera, iraunkortasunaren ildotik, globalki ulertzeko natura-ondarea eta kultura-ondarea, eta hala haien ezaguera eta babesa errebindikatzeko. Izan ere, ondareak eta paisaiak iragana ezagutzen laguntzen digute, baina, aldi berean, ororen gainetik, oraina ulertzen eta geroa irudikatzen ere.

Lekeitioko Udalak 3 bisita gidatu antolatu ditu:

1.- Garraitz Uhartea (urriaren 21ean, 10:00etan).
2.- Carlos eta Mario Adán de Yarza eta pasaia (urriaren 28an, 11:30etan).
3.- Ramon Adán de Yarza eta paisaia. (urriaren 29an, 11:30etan)

Hauetarako erreserbak urriaren 9tik aurrera egin ahalko dira 94 603 41 22 telefono zenbakira deituta (9:00etatik 11:00etara) edota artxiboa@lekeitio.eus helbidera idatzita.

Hona hemen bisita guztien gida eta egutegia.

#ondareabizkaia2017
#EHDs
#jep2017