Eventos

 

ONDARE JARDUNALDIAK: LEKEITIO / 695. URTEURRENA

COVID-19a dela eta aforoak murriztuta daude, beraz, ekitaldietara etortzeko izena eman beharko da, urriaren 13tik 16ra (biak barne) 9:00etatik 11:00etara, 946034122 telefonora deituta (emailak ez dira erantzungo). Dei bakoitzeko izen bi baino ez dira hartuko.

Urriak 16 / Hitzaldia: "LEKEITIOKO HEZKUNTZAREN HISTORIA". Aitor Iturbe. Euskaraz.

Urriak 17 / Hitzaldia: "NAUTIKA IRAKASKUNTZA LEKEITION: XVII-XX / XIX. MENDEKO ESKOLA, J.J. URIBARREN ETA J.L. ABAROAREN FUNDAZIOA". Gonzalo Duo. Gaztelaniaz.

Urriak 18 / Hitzaldia: "SAN JOSE IKASTETXEA: JOSÉ JAVIER URIBARREN ETA MARÍA JESÚS AGUIRREVENGOAREN FUNDAZIOA". José Manuel Gonzalez Cembellín. Gaztelaniaz.

Azaroak 3 / HIRIBILDUAREN 695. URTEURRENA. BOLANDERAK eta ANGELUSA

Azaroak 27 / Liburuaren aurkezpena: KRESALETIK bildumaren bigarren liburuaren aurkezpena: "LEKEITIO, IDATZIAK ETA IRUDIAK: 1884-1936". Egilea: Aitor Iturbe Gabikagojeaskoa.

Azaroak 28 eta 29 / AURKEZTUTAKO LIBURUAREN GAINEKO ERAKUSKETA eta liburuaren salmenta, 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara, Eskolape aretoan.