Eventos

 

Aurten ere Jai Batzordeko kideek Paella Txapelketa antolatuko dute irailaren 3an.

Txapelketan partehartzeko epea zabalik dago abuztuaren 30era arte. Kultur Etxean apuntatu behar da.

Animatu !!

Hona hemen araudia:

1. Paella txapelketan parte hartzeko (gutxienez 10 pertsonentzako), ezinbestekoa izango da abuztuaren 16tik 30era bitarte Kultur Etxean izena ematea. Datak errespetatzea nahita-nahiezkoa izango da. Epez kanpo ezin izango da izenik eman. Apuntatzeko orrian (Kultur Etxean eskatu edota web orrialdetik jaitsi), taldearen izena, arduradun baten izena, telefonoa, emaila, zenbat aulki (2 € bakoitzeko) eta mahai (6 pertsona bakoitzean eta 11 € bakoitza) behar diren ipini beharko dira.

2. Ordainketa, derrigorrez izena ematen den unean egin beharko da Kultur Etxean.

3. Paella prestatzeko tresneria (sua, bonbona,…), baxera (edalontzi, plater,tenedor e.a.) eta jaki guztiak kuadrila bakoitzak eraman beharko ditu eta paella plazan bertan egin beharko da.

4. Apuntatzeko orrian jarritako arduraduna txapelketaren hasieran (09:00etan), kioskoan egon beharko da muntaian eta antolakuntzan laguntzeko (kuadrilei mahai, aulki eta adreiluak (behar izanez gero) banantzeko, eta epaileei mahaiak ipintzeko). Desmuntaia partehartzaile guztien artean egingo da arratsaldeko 18:00etan.

5. Paellen aurkezpena eguerdiko 13:00etan izango da.

6. Sariak 3 izango dira eta epaimahaia Jai Batzordeak izendatutako 3 epailek osatuko dute. Aurkezpena, gustua eta puntua baloratuko dira eta epaileen erabakia ezin izango da eztabaidatu.

7. Epai-mahaiak erabakiak hartu ondoren banatuko dira sariak.

8. Kuadrilla bakoitzak bere tokia antolatu eta bukatu ostean garbi uzteko ardura hartuko du. Horretarako, Kontzijopean izango dira erratzak eta palak.