Eventos

 
3-11 urte bitarteko umeak hitzordua dute zapatuan Gazte Gunean egingo den Play Back lehiaketan. Arratsaldeko 18:30tan hasiko da emanaldia eta ondoren jana eta edaria izango da hurbiltzen den guztiarentzat.
Beste alde batetik, antzerki emanaldia bertan behera gelditu da, parte hartze txikiagatik.
 
Herri irteera.
Ekainaren 13rako herritar guztientzako irteera antolatu du Aisialdi Taldeak. EUREKA, Donostiako zientzia museora irteera antolatu dute 12 euroren truke. Helburua, haur eta heldu aisialdiaz gozatzeko irteera egitea da. Janaria bakoitzak ekarri beharko du. Ekainaren 6a orduko eman behar da izena asteburuetan Gazte Gune edo Ludotekan.