Eventos

 

Urte betez Lekeition “Zapran” egongo gara. Ekainean Gasteizek Lekeitioko Eskola Publikoari testigua eman zion 2018ko ekainaren 3an Euskal Eskola Publikoaren jaia gure herrian ospatzeko. “Zapran Gagoz ” da herriko eskolak bere jairako aukeratu duen leloa.

Hori horrela, Eskolak San Antolinetan plastikozko edalontzien erabilera murrizteko, azken finean zaborra murrizteko ekimena antolatu du naturaren alde apustua eginez.

Irailaren 1, 2 eta 5ean herritarrak eta bisitan datozenak, behin eta barriro erabiltzeko balio duen “Zapran Gagoz” edalontzia ateratzea da apustua. Edalontziak tabernetan egongo dira eskuragarri euro baten truke.