Eventos

 
Aurten ere, Lekeitioko  Senegaldar Elkarteak jaia antolatu du. Hitzordua datorren larunbatean izango da, abuztuaren 26an. Elkarteak Senegaleko kultura eta gastronomia ezagutzera eman nahi du eta baita herrian elkarbizitza sustatzea. Hori dela eta egun osoko ekintzak antolatu ditu.  Ekintzak 9:00etan hasiko dira iluntzera arte. Besteak beste, bazkaria eta Senegaleko dantza tradizionalen saioa egongo da. Elkarteak herritar guztiak parte hartzera animatzen ditu. Zatoz!!