Eventos

 

Ikusita jendeak gogoz hartzen duela eta arrakasta izan duela aurreko edizioetan, aurten ere, Lekeitioko Udalak 3 orduko spinning maratoia antolatu du.

Ekainaren 25ean izango da hitzordua 10:00etatik 13:00etara eta eguraldia lagun bada, partehartzaileak Tinglauan itsasoari begira ibiliko dira pedalei eragiten.

Ekainaren 18a baino arinago apuntatu behar da lekeitio.eus weborrian edota kiroldegiko harreran.

Izen ematea 10 eurokoa izango da ordu beterako, 12 eurokoa bi ordurako eta 15 eurokoa hiru ordurako. Partehartzaile bakoitzak kamiseta bat jasoko du.

90 bizikleta jarriko dira.