Eventos

 

Lekeitioko Udalak 3 orduko spinning maratoia antolatu du. 

Domeka honetan izango da 10:00etatik 13:00etara eta eguraldia lagun bada, partehartzaileak Tinglauan itsasoari begira ibiliko dira pedalei eragiten.

Apuntatu nahi izanez gero, oraindik aukera dago. Eman izena kiroldegiko harreran.

Izen ematea 10 eurokoa izango da ordu beterako, 12 eurokoa bi ordurako eta 15 eurokoa hiru ordurako.

Ordainketa zuzenean kiroldegiko harreran egin beharko da.

Likidoa eta janaria eskuragarri izango dute partehartzaileek maratoian.

Zozketa ere egongo da.

Animatu zaitez !!