Eventos

 
Lekittoko Rol Elkarteak Wargame ikastaroa egingo du Kultur Etxeko “Klik” gelan, martxoaren 12tik 16ra bitartean, 17:00etatik 19:00tara. Bertan miniatura margoketa eta modelismo tailerra egingo dira, amaitutakoan Warhammer jokaldiari hasiera emateko. Gogoratu gainera ikastaroa doan izango dela.

Parte hartzeko izena aurretiaz eman beharko da warhammerlekitxo@gmail.com helbidean edota 646 305 517 telefono zenbakian.

Informazio gehiago warhammerlekitxo.blogspot.com