Eventos

 

 Maiatzaren 1ean, Willi Toledo Lekeition izango da Historias de Lavapies filma aurkezten. Arratsaldeko 20:30etan jarri du hitzordua Zinemazaleak elkarteak. Zine komertzialaz gain, barikuetan, zinema independientea Lekeition ikusteko aukera ematen hasi da elkartea.

Dagoeneko saldu dira Kultur Etxean 120 sarrera, eta 30 baino ez dira gelditzen aurretiaz eskuratzeko. Sarrerak arratsaldez, 15:00etatik aurrera erosi ahal dira Kultur Etxeko harreran. Hala ere, egunean bertan beste 130 sarrera ipiniko dira salgai lehiatilan. 4€ balio du sarrerak.