Eventos

 
XII. HEGALUZEALDIA

Aurtengo Hegaluzealdia ere oso indartsu dator. Uztailaren 28tik abuztuaren 10era bitartean, hegaluzearekin lotutako hainbat ekintza izango ditugu.

Uztailaren 28an, Marmitako txapelketa ospatuko da, Aittita Txiki kultur elkarteak antolatuta eta Hegaluzearen arrantza txapelketa, CPAL-en eskutik.

Uztailaren 31an, Lekitto Musika Bandak bailableak eskainiko ditu plazan 20:00etan.

Abuztuaren 4an, XII. Desafioa – Hegaluzearen Arrantza, Desafioa taldeak antolatuta, portuan.

Abuztuaren 10ean, Hegaluze erre dastaketa plazan.