Eventos

 

Aittitta Txikik antolatzen duen Iparraldeko Haizeak jaialdiak 14 urte egin ditu aurten. Maiatzaren 16tik 18ra bitartean egitarau zabala antolatu dute.

Barikuan Bertso saioa izango dugu Ikusgarri Aretoan: Miren Amuriza, Xabat Galletabeitia, Amets Arzallus, Jon Maia, Odei Barroso eta Sustrai Colinarekin.

Zapatuan iparraldeko eta hegoaldeko produktuen azoka egongo da plazan eta domekan berriz urteroko gisau txapelketa.