Eventos

 

Irailaren 2an 11:00etan izango den txapelketan parte hartzeko oinarriak ondokoak dira:

• Nahi duen guztiak parte hartu ahal du.
• Parte hartzeko izena eman beharko da eskolapean (Limoneroetan) txapelketa hasi baino ordu erdi lehenago.
• Hiru azpi talde egongo dira: Gaztetxoak (16 urterarte), Lea Artibai eta parte hartu nahi duten guztiak.
• Lehenengo bi kategorietan antolatzaileek emango dituzte bolak.
• Azken kategorian bakoitzak bere bolak ekarrik ahalko ditu, hala ere antolatzaileenak ere egongo dira.
• Tiratzaile bakoitzak hiru aukera izango ditu jarritako diana jotzeko. Jotzen ez badu kanpoan geratuko da, eta jotzen badu hurrengo frogara pasatuko da. Txapelketa gehiego luzatuko balitz huts egiten duen lehenengoa kanporatua izango da.
• Eztabaida kasuan antolatzaileek erabakiko dute zer egin.
• Sari banaketa hiru kategoriek bukatutakoan egingo da, lekuan bertan.
• Azken erabakiak eztabaida ezinak izango dira.
• Arau honek 2017ko Irailaren 2an egingo
den Tiragoma Txapelketarako pentsatu dira. Txapelketa ostean eta balorazioa eginda mantentzea edo aldatzea erabakiko da.