Eventos

 

Urtero legez, irailaren 3an makailau txapelketa antolatu du Aittitta Txikitaldeak. Aurten plazan izango da.

Hona hemen txapelketan partehartzeko oinarriak:

* Makailaua pil pil erara prestatuko da txapelketa egingo den toki berean.
* Bi era desberdin: lehenengoa, 9 zatikoa eta bestea 6 zatikoa.
* Lehiakide bakoitzak eramango ditu makailaua prestatzeko tresna eta jaki guztiak.
* Makailaua eguerdiko 13:15etan aurkeztuko da.
* Sariak epaileek erabakiak hartu eta segidan banatuko dira.
* Epaileen erabakia ezin izango da eztabaidatu.

SARIAK:

1. KATEGORIA:

1. Saria: Txapela, garaikurra eta 120€.
2. Saria: Garaikurra eta 80€.
3. Saria: Garaikurra eta 60€.

2. KATEGORIA:

1. Saria: Txapela, garaikurra eta 40€.
2. Saria: Garaikurra eta 30€.
3. Saria: Garaikurra eta 20€.