Eventos

 

Zapatua, ekainaren 18a, triatloiaz aparte hainbat ekimenekin dator.

Alde batetik Lea Artibaiko ekintzaileen eguna ospatuko da Lekeition eta ondorioz eskolapean 10:00etatik aurrera enpresa berrien azoka egongo da, ekintza ezberdinak antolatu direlarik (erakustokiak, tailerra, networking...)

Bestalde, eskolapean baita, Kitto merkatarien elkarteak Udaberriko zozketa egingo du. Saria 500€. Zorte on!!

Eta azkenik, Etorkizuna dantza taldekoek udako dantza saioa egingo dute plazan 19:30etan.