Eventos

 

Lekeitioko Zinemazale Elkarteak aurtengo urtea kultur mailan oparoa izateko saiakera berezia egingo du. Orain arte bezala dituzten baliabideak erabiliz, kalitatezko pelikulak ematen eta ekitaldi ezberdinak antolatzen ahaleginduko dira.

Horren adierazle, datorren urtarrilaren 22an gaueko 21:00etan eta 10 euroren truke Mikel Urdangarin abeslariak Ikusgarri aretoan eskeiniko duen zuzeneko kontzertua izango da. Zornotzarrak argitaratu berri duen “MMXV” diskari dagokion 2016 urteko aurkezpen kontzertu birari Lekeition emango dio hasiera.

Sarrerak  salgai Traola Produkzioak bulegoan (goizetan 10:00 – 13:00) eta kultur etxean (arratsaldez 15:00 – 21:30) ordutegian.