Noticias

 

Lekeitioko Udalak bere kezka eta erabateko arbuioa adierazten du Auzitegi Nazionalak Jordi Cuixart, Omnium Culturaleko presidentea eta Jordi Sanchez, Biltzar Nazional Katalaneko presidentea, baldintzarik gabe espetxeratzeko eman duen agindua dela eta, erabaki horrek oinarrizko printzipio demokratikoak urratzen dituelako.

Lekeitioko Udalak Cuixart eta Sanchez arrazoi politikoengatik atxilotu eta kartzelaratu izana salatzen du.
Lekeitioko Udalak bere babesa eta elkartasuna adierazten die Cuixart eta Sanchezi, bai eta Kataluniako gizarte osoari ere, eta biak berehala askatzeko exijitzen du.

Lekeitioko Udalak Estatu espainolari eskatzen dio oinarrizko askatasunen aurkako estrategia errepresiboa bertan behera utz dezala demokraziaren funtsezko printzipioen kontrakoa izateagatik.

Lekeitioko Udalak berresten du Kataluniak, Euskal Herriak eta munduko gainerako herriek bezalaxe, bere etorkizun politikoa erabakitzeko zilegitasun demokratikoa duela, muga herritarrek demokratikoki adierazi eta erabakitzen dutena izan behar delarik.

Lekeitioko Udalak bat egiten du zenbait eragileek eraso hauen aurrean deituriko mobilizazioekin eta herritarrei bertan parte hartzeko deia luzatzen dio.

Lekeition, 2017ko urriaren 17an.