Noticias

 

ADMINISTRARI ETA ADMINISTRARI LAGUNTZAILEEN LAN POLTSAK IREKI DIRA

Administrari eta administrari laguntzaileen lan poltsak ireki dira. Interesatuek abuztuaren 6tik irailaren 28ra bitartean eman ahalko dute izena. Azterketak urritik aurrera egingo dira. Lan poltsa hauen helburua udal bulegoetako ordezkapenak egiteko langileak bilatzea izango da.

Lan poltsa honetan hautatua izateko beharrezkoa izango da administrazio eta kudeaketa familiako ikasketak izatea, eta baita euskarazko hirugarren hizkuntza eskakizuna eta word eta excel programa informatikoen IT txartelak izatea.

Honen inguruko informazio guztia hemen aurkitu ahal izango duzue abuztuaren 6tik aurrera.