Noticias

 

- Politikari ez korruptuak udaletxean egotea ez da nahikoa. Ustelkeria egitea ezin da politikariaren esku egon. Udaletxeak arauak ezarri behar ditu, inork ustelkeri praktikarik ezin egin ahal izateko.
- Alkate eta zinegotzi liberatuen urteko kostuak jaitsi egin ditugu. Telefono mugikorren bidez  aurreko legegintzaldian gastatzen zena ere murriztu egin da nabarmen (13.300€).
Alkate eta zinegotziek irailetik otsailera izan dituzten ordezkaritza eta protokolo gastuak zeintzuk izan diren erakutsi dituzte. Alkateak, 43.17€ telepeajeko kostua aurkeztu du, irailean eta abenduan ordezkaritza lanetan egindako bidai ezberdinen autopistako gastua da. Horrez gain, Alkateak 207,41€ justifikatu ditu Zaragozan egin zen Citta Slow bilerako hainbat gastu barne hartzeko (gasolina eta bazkaria).

Alkateordeak berriz, 201,80€ kostua aurkeztu du, urritik urtarrilera bitartean ordezkaritza lanetan egindako bidai ezberdinenengatik. Horrez gain, alkateordeak 50€ko gastua justifikatu du Biomasa jardunaldietarako izen emateko gastuena. Hain zuzen ere, Udala aztertzen ari da biomasak herriarentzat izan dezakeen onura eta eraginkortasuna.
Telefono mugikorreko kostuak ere aurkeztu dituzte. Bien artean 6 hilabetetan 79,02€tako faktura erakutsi dute. Laburbilduz, guztira sei hilabetetan 581.4€ justifikatu dituzte alkateak eta alkateordeak ordezkaritza lan eta telefonotako gastuetan.
2014an, udal kudeaketan jarraitu beharreko Kode Etikoa onartu genuenetik, alkatearen eta zinegotzien gastuak zorrotz jarraitzea ahalbidetzeko tresna dugu. Hauek, Osoko Bilkuraren aurrean eta herritarrei begira ordezkaritza eta protokolo gastuak zeintzuk izan dituzten zehaztu behar dituzte. Horrela, gastu publikoa zuzen bideratu nahi da eta soilik udalarekin zerikusi zuzena duten gastuak jasotzen ditu bere gain udalak. Ustelkeria praktikak udaletxetik kanporatzeko tresna da hau. Udal honen ustez, argi dago bizitza politikoa eraberritu behar dela, herritarra erabakien erdigunean jarriz eta eguneroko jardunean protagonista bihurtuz. Udalen kudeaketa eredugarria izan behar da, eta horren harira dator Kode Etiko honen onarpena.
Gastu publikoa murriztu dugu
Neurri konkretu batzuekin, gastu arrunt batzuk murriztea lortu dugu. Aurreko legegintzaldiarekin konparatuta, Alkatearen soldata legegintzaldi honetan %51n jaitsi dugu eta alkateordearena %27. Dietetan %85 jaitsi ditugu gastuak eta hauen kontrolerako bideak ezarri ditugu, udalak berenak diren gastuak soilik asumitzeko. Era berean, telefonoan %74 aurreztu dugu.