Noticias

 

AURREKONTUAK 2019

Udal gobernutik dagoeneko hasi dira 2019ko aurrekontuak lantzen eta, aurten ere, lekittarren ekarpen, proposamen edota iritziak kontutan izango dira, Lekeitio lekittarrek eraiki behar baitute.

Lekeition erroldatuta eta adin nagusikoak zaretenok, urriaren 26ra arte ekarpenak egin ahalko dituzue. Horretarako, egunotan etxebizitzetara bidali diren esku orriak bete eta Udaleko edozein bulegotan aurkeztu ditzakezue. Gainera partehartzea@lekeitio.eus helbidera edota 656702508 whassapp zenbakira ere mezuak bidali ahalko dituzue zuen ekarpenak egiteko.

Animatu zaitez eta parte hartu!!