Noticias

 

Gaur Eusko Jaurlaritzak Abaroa Jauregia eta bere eremuaren duintasuna aitortzen duen izendapena eskuratzeko tramitazioa hasi duela adierazi digu. Urte hauetan egindako lan guztiagaren esker,ondare multzo kategorian sartzea lortu da Abaroa gunea, dagoen kategoriarik altuenean. Hainbat eta hainbat bilera egin dira urte hauetan, txosten historikoa prestatu da, herritarrekin prozesu partehartzaileak egin dira, lorategia bere auzolanean berreskuratu da. Abaroa Gunea berreskuratzeko prozesua herritarrek auzolanean lorategian egin zituzten lanekin hasi zen. Orain eraikinekin lanean hasteko laguntza ekonomikoak izango dugu.

Hile luzeetan idatzi honen zai egon ostean, izendapen honekin dirulaguntzak lortzeko aukerak egongo dira eta horrekin eraikinaren birgaitze lanak egiteko erreztasunak izango ditu udalak.
Eskertu nahi dugu auzolanean zabiltzaten guztiei, baita Abaroa Biztu prozesuan parte hartu duzuen herritar guztiei. Aurrerantzean ere, espero dugu Abaroaren etorkizunean herritarrek ardatz izatea.