Noticias

 

ARATUSTEETAKO KARTEL LEHIAKETA

Aratusteak heltzeko aste gutxi batzuk falta dira eta aurtengo kartelaren egileak zuek izan ahalko zarete! Irabazleak 200 euroko saria izango du gainera!

Aurkeztu zure kartela Kultur Etxean, azken eguna otsailaren 6a izango da. Irabazlea otsailaren 11an emango da ezagutzera. Animatu eta beharbada zure kartela izango da aratusteetako irudi protagonista!

Oinarriak:

LEHIAKIDEAK:
Lehiaketa honetan edonork parte har dezake.

ZEHAZTASUNAK:
Kartelak derrigorrez honako testua izango du:

Aratusteak 2020
Lekeitio
otsailaren 22tik martxoaren 14ra

     

  • Era berean, Lekeitioko Aratusteei lotutako berezitasunen bat agertuko da.
  •  

     

  • Kartela egiten edozein teknika erabil daiteke.
  •  

     

  • Epaimahaiak baztertu egingo ditu herriko aratusteekin zerikusirik ez duten kartelak.
  •  

AURKEZTEKO MODUA:

     

  • Kartelak euskarri digitalean aurkeztuko dira eta egilearen daturik jarri barik.
  •  

     

  • Artxibo digitala, PDF, JPG edota PSDan izango dira. A3 tamainan, bertikalean eta gutxienez 225ppp-ko bereizmenarekin.
  •  

     

  • Kartelak, CD batean ekarriko dira eta esaeraren izenburua jarriko da. CDarekin batera karta bat aurkeztuko da. Kartaren kanpoko aldean kartelaren lelo edo esaera idatziko da; eta barruko aldean, egilearen datuak: izen-abizenak, helbidea, telefono-zenbakia, eta..
  •  

     

  • Egileek nahi beste kartel aurkez ditzakete, baina kartel bakoitzak bere lelo edo esaera propioa izango du.
  •  


KARTELAK NON AURKEZTU:

Kartelak "Eusebio Erkiaga" Kultur Etxean aurkeztuko dira, astelehenetik barikura.

Goizez: 10:00etatik 13:00etara

Arratsaldez: 15:00etatik 21:00etara

KARTELAK AURKEZTEKO EPEA:

Lanak aurkezteko azken eguna eta ordua, 2020ko otsailaren 6a 21:00etan.

EPAIMAHAIA:

Aurkeztutako lanen lehen galbaea, Udaleko berdintasuneko atalean egingo da. Geratzen diren lanetatik, Lekeitioko Udaleko Jai Batzordea izango da kartel irabazlea hautatzeko gai izango dena; honek hartzen duen erabakia apelaezina izango da.

 

IRABAZLEA:

2020ko otsailak 11n jakitera emango da: nor izan den irabazlea eta saria hartzeko eguna eta tokia Udaleko facebookean, Kultur Etxeko iragarkien taulan eta komunikabideetan. Jai Batzordeak, saririk ez ematea erabaki dezake, aurkeztutako kartelek behar besteko mailarik ez dutela uste badute.

 

SARIA: 

Sari bakarra izango da, 200 eurokoa.

LANEN JABETZA:

Lekeitioko Udaleko Kultura saila izango da saritutako lanaren jabea eta eskubidea izango du erakusteko, erabiltzeko edo argitaratzeko.

 

DERRIGORREZ BETE BEHARREKO BALDINTZAK

Partehartzaileek, 4/2005 Legearen 18. artikulua kontutan hartu beharko dute, hau da,

     

  • Irudi edo hizkuntza sexistarik ez dira erabiliko.
  •  

     

  • Irudietan sexuen arteko oreka islatu behar da.
  •  

     

  • Emakumeen eta gizonezkoen rol estereotipatuetan oinarrituriko aurrejuzgu, jarduera, esaera eta irudiak ez dira onartuko.
  •  

     

  • Era berean, ez dira onartuko norbanakoen osotasuna laidotzen duten kartelak, ezta homofobia edo xenofobia sustatzen dituztenak ere.
  •  

Lehiaketan parte hartzeak eskatzen du oinarri hauek guztiak onartzea.