Noticias

 

AURREKONTUAK 2020 "ZEURE ERARA"

 

Egin aurrekontuetarako zure ekarpenak online hemen

 

Aurten ere, Lekeitioko Udalak 2020rako Aurrekontuen inguruan herritarren iritziak eta ekarpenak jasotzeko prozesua zabalduko du. Lekeition erroldatuta bazaude eta adin nagusikoa bazara, animatu eta bidali zure ekarpena edo iritzia!!

Partehartze prozesua ondokoa izango da:

•Urriaren 1etik 15era bitartean, 2020ko aurrekontuei ekarpenak egiteko aukera egongo da (lehenengo buelta). Nola? Eskuorri hau betez eta Udaleko edozein bulegotan aurkeztuz, udaleko web orrialdera (www.lekeitio.eus), parte hartzeko udal e-mail helbidera (partehartzea@lekeitio.eus) edo WhatsAppera (688727095) zure ekarpena edo iritzia bidaliz.

 

•Urriaren 21erako, herritarrek egindako ekarpenak erantzungo dira.

 

•Azaroaren 14an, Udaletik aldizkaria kaleratuko da, behin-behineko 2020ko aurrekontuak azaltzen.

 

•Azaroaren 15etik 22ra bitartean, herritarrok berriro ere, aukera izango duzue ekarpenak egiteko (bigarren buelta).

 

•Azaroaren 28rako, herritarrek egindako ekarpenak erantzungo dira.

 

•Azaroaren 28an herritarrei zuzendutako batzar zabala egongo da 19:00etan Kultur Etxean 2020ko aurrekontuak azaltzeko.

 

•Abenduaren 2an, 2020ko aurrekontuak onartzeko Osoko Bilkura egingo da.