Noticias

 

Aurtengo udako elkartasun bidaian aurreikusita dauden proiektuak Nepalen burutu ahal izateko, Bideitzen taldeak eskola materiala eta osasun sendagaien bilketa egingo du ekainaren 15era arte.

Material bilketa herriko ikastetxe eta farmazien bidez gauzatzen ari da.

Kanpainan kolaboratu nahi izanez gero, herritarrek ikastetxeetan utzi dezaketen materiala besteak beste, ondokoa da:

+ Arkatzak
+ Boligrafoak
+ Zorrozkiloak
+ Atxingak
+ Margoak
+ Rotulkiak
+ Kuadernoak
+Post-it deritzenak
+ Lana...

Lekeitioko 3 farmazietan berriz ondoko materiala batzen daude:

+ Ibuprofeno
+ Paracetamol
+ Aho bidezko sueroa.
+ Belarrirako OTIX antibiotikoa