Noticias

 

BIZIPOZ: 55 URTETIK GORAKO PERTSONENTZAKO FORMAKUNTZA TAILERRAK

BiziPoz proiektuaren 8 tailer emango dira 55 urtetik gorako pertsonen formakuntza eta parte hartze soziala bultzatzeko helburuarekin. Ekimena Lekeitioko Udalak antolatuko du, “la Caixa” Gizarte Ekintzaren kolaborazioarekin.

55 urtetik gorako pertsonentzako edo zahartzaroaren sektoreko agenteen beharren araberako zerbitzu espezializatuak diseinatuko dira. Horretarako, era aktiboan lan egiteko tailerrak eskainiko dira; eta, aldi berean, proiektu baten bidez garatuko da. Era horretan, parte hartzaileei lortutako ezagutza eta edukiak barneratzen lagunduko zaizkie.

Programak bi atal ditu, tailerrak eta proiektua. Formazioari dagokionez, zahartzaro aktiboa izateko gai ezberdinak saio dinamiko eta praktikotan lantzen ditugu. Lekeitioko kasuan, adimen emozionala, bakardadea, harreman intergenerazionalak eta teknologia berriak landuko ditugu.

Bi hilabeteko formakuntza izango da. Urriak 31, Azaroak 7, 14, 21, 28 eta Abenduak 5, 12 eta 19an. Bertan, BiziPoz bizitza izateko izena ematen duten parte hartzaileen kezka eta beharrei erantzuten saiatuko dira. Izena emateko azken eguna urriaren 22a izango da, Udaleko Gizarte Zerbitzuetan.