Noticias

 

BIZKAIKO FORU ALDUNDIAK SANTA KATALINAKO 3.FASEKO LANAK DIRUZ LAGUNDUKO DITU

Bizkaiko Foru Aldundiak Santa Katalinako III. Fasea egiteko lanak diruz lagunduko ditu, zehazki, 31.843,88 eurotan, urtarrilaren 30eko 6/2018 Foru Dekretuaren babesean. Proiektuaren aurrekontua guztira 143.675 eurokoa da.

Lekeitioko Udalak Santa Katalina ibilbidearen urbanizazio eta egokitzapenaren proiektuan aurrera pausoak ematen jarraitzen du. 3. fase honetan, oinezkoentzako bideak, espaloiak, kolunpioak igaroko ditu, herriaren eta gune honen arteko bidea batuz. Abuzturako lanak bukatuta egotea aurreikusten da.