Noticias

 

BONO-DENDA KANPAINA

Bueltan da berriz Lekeitioko Bono-Denda kanpaina. Gaurtik hasita, herriko hainbat dendatan erosketak egitea merkeagoa izango da Kitto elkartea, Lekeitioko Udala eta Lea Artibai Garapen Agentziaren elkarlanari esker.

Bonoak 10 euroren trukean eskuratu ahalko dira eta 15 euroko balioa izango dute, saltzaileari inolako kosturik suposatu gabe. Hau da, bono bakoitzean 5 euro aurreztu ahalko dira!

Bonoak Lekeitioko Kutxabank-eko kutxazainean eskuratu ahal dira, kreditu txartel bakoitzeko bi bono hartzeko aukera egongo delarik. Bonoak kanpainaren kartela duten edozein dendatan aplikatuko dira abenduaren 20tik urtarrilaren 6ra bitartean, biak barne.

Era berean, ekimenean parte hartu nahi duten saltokiak Udalean aurkeztu beharko dute eskaria kanpaina amaitu aurretik. “Lekitton erosi, danok irabazi”