Noticias

 

ELIZ ATEAKO URBANIZAZIOAREN 2. FASEKO LANEN LIZITAZIOA IREKITA

Eliz Ateako urbanizazio lanek aurrera jarraitzen dute eta, orain, bigarren faseko obren lizitazioa ireki da abuztuaren 20ra arte. 118.000 euroko aurrekontua duen fase honetan, irisgarritasuna hobetzeko lanak egingo dira.

Gasolindegi zaharraren inguruan egiten ari diren lanek kalearen berrikuntza dute helburu. Azken hilabeteetan egin diren obren artean, Eliz Ateako kalearen handitzea eta losaren berrikuntza aurkitu ditzakegu. Gainera, argiteria, elektrizitatea, ur hornikuntza, saneamendua eta abarreko instalakuntzak ere berriztuko dira. Bigarren fase honetako lanek 3 hilabete irautea aurreikusten da.