Lekeitioko udalak legealdi berri honetan berdintasunerako politikek jarraitu beharreko norabidea zehazteko asmoz, Emakumeen eta Gizonezkoen II Plana egiteari ekin dio. Plan honek datozen lau urteetan lortu beharreko helburu estrategikoak eta zehatzak finkatuko ditu, bai udal funtzionamendu barruan eta baita herriari begira ere.
Lekeitioko Udalak gonbidapena luzatzen du Emakume eta Gizonen Berdintasunerako II Plana egiteko antolatu diren topaketetan parte hartzeko.
Bi topaketa egingo dira, bat gizonei zuzenduta eta bestea emakumeei zuzenduta. Gizonei zuzendutako topaketa abenduaren 17an 11:00etan izango da Kultur Etxean eta Emakumeei zuzendutakoa abenduaren19an arratsaldeko 18:00etan, Kultur Etxean.
Topaketa honen helburua berdintasunerako bidean emakumeen eta gizonen beharrak eta proposamenak jasotzea da. Herriko talde desberdinak eta interesa duen edozein herritarrek parte hartu ahal izango du topaketetan.
Animatu eta parte hartu.