Noticias

 

Aurten Errege eguneko kabalgata, "Bonbillon"eko kabalgata, Beti Saltsan kuadrilak, Zaletxuak taldeak, Aittitta Makurra Txarangak eta Kitto Dendarien Elkarteak antolatu dute.

Antolatzaileek Kabalgatan batu zen dirua Lekeitioko Elikagaien Bankuari zuzentzea erabaki dute.

Hori horrela, atzo, urtarrilak 27, Marga Kortak, Aittitta Makurrako kideak, Marisol Iturrasperi, Lekeitioko​ Elikagaien Bankuko ordezkariari eman zion batutako zenbatekoa, 350 euro alegia.