Noticias

 

LEKEITIOKO UDALAK EUSKARA IKASI NAHI DUTEN IKASLEEI ZUZENDUTAKO DIRULAGUNTZA

Lekeitioko Udalak 17/18 ikasturtean HABEk homologatutako edozein euskaltegitan euskaraz ikasten aritu diren lekeitiar ikasleei diru-laguntzak emango dizkie, azken urteetan egin den legez. Horretarako, ikasleek 2017-2018 ikasturtean euskaltegian izena emanda izan dutela eta asistentziaren %80 bete dutela frogatu beharko dute.

Diru-laguntzak ikasitako mailaren araberakoak izango dira: hala bada, euskalduntze 1. mailan aritu direnei %100 bueltatuko zaie. 2. mailan aritu direnei %75 eta 3 eta 4. mailan aritu direnei % 50. Beti ere, araudian ezarritako baldintzak kontutan izanik.

2017-2018 ikasturtean euskalduntzeko edo euskaraz alfabetatzeko ikastaroak egiten dituzten herritarrei zuzendutako diru-laguntza hauek bateragarriak dira beste erakunde batzuek kontzeptu beragatik ematen dituzten aldi bereko diru-laguntzarekin. Hala nola; Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara eta Kultura Foru Sailak martxan jarritako Euskara Eskura Txartela, baldin eta eskatzaileak jasotzen dituen laguntzen zenbateko osoak ez badu gainditzen ordaindu beharreko matrikula gastu osoa.

Lekeitioko Udaletxeko erregistro orokorrean eskura daitezkeen inprimaki normalizatuen bitartez eskatu behar izango da diru laguntza honako agiri hauekin batera.

• Eskatzailearen nortasun agiria.
• Lekeitioko udalerrian erroldatuta egotea ziurtatzen duen ziurtagiria.
• Lekeitioko udalerriarekin inolako diru-zorrik ez izatearen ziurtagiria.

Ikasleek beka eskuratzeko eskaria aurkeztu beharko dute Udaletxean urriaren 31ra arte. Argibide gehiago udaletxean eta www.lekeitio.eus web gunean.


 ARAUDIA