Noticias

 

Lekeitioko Udalak Gazteguneko zerbitzuaren jarraipena ziurtatu du abenduaren 31ra arte. Hori horrela, zerbitzuak bere ateak zabaltzen jarraituko ditu astebururo, betiko ordutegian:

-Kidegunea (6-8 urteko umeak, LH1-3): Zapatuak 17:30-19:30 / Domekak 17:30-19:30
-Erdigunea (9-11 urteko umeak, LH4-6): Zapatuak 18:00-21:00 / Domekak 18:00-20:00
-Gaztegunea (12-16 urteko gazteak, DBH1-4): Zapatuak 19:00-22:00 / Domekak 18:00-20:30

Beti bezala, ume eta gazteek astero hainbat ekintza eta jolasa izango dituzte bertan. Gainera, programazio berri bat jartzen da martxan, irteera eta ekintza bereziekin. Hauek, zerbitzuan parte hartzen dutenekin batera erabakiko dira.

Horretaz gain, Aste Santuetako oporretan eta Gabonetan zehar ordutegi berezia izango du zerbitzuak, ume eta gazteen opor egunetara egokituz.

Hortaz, animatu etortzera!