Noticias

 
Uda honetan lekeitiar guztiok hunkitu gintuen ezbeharra gertatu zen herrian Gorroño Zabalatar gazteekin, zoritxarrez euretariko bat hilik gertatu zenean.
Azken boladan harrigarria egin zaigu behin baino sarriagotan komunikabideek, gertaerari etekinik handiena atera nahian, zelako trataera sentsazionalista ematen dioten ikustea. Gertaerari emandako tonu eta trataerek, askotan albistean agertzen diren pertsonen errugabetasun printzipioa apurtzen dutela ere deritzogu eta umeen intimitatea ez dela babestu.
Honen aurrean, Lekeitioko Udalak trataera guzti hauek gaitzetsi nahi ditu eta mutikoaren senideentzat merezi duten errespetua eskatu eta babesa adierazi eta baita komunikabideek beraien sufrimenduaz ez baliatzea eskatu ere.
Egoera hau, ahalik eta arinen argitzea espero dugu.