Noticias

 

GURASOENTZAKO FORMAKUNTZA SAIOAK

Ohikoa da, gaur eguneko gurasoen ahotik haien seme alaben inguruko kezkak entzutea “ezin dut beraiekin!”, “nahi dutena egiten dute!” edota “denetarik daukate....eta gehiago eskatzen dute!” bezalako esaldiekin.

Gai hau lantzeko, 0 eta 6 urte bitarteko seme-alabak dituzten gurasoei bideratutako 12 saio antolatu dituzte Udalak eta Ediren elkarteak, "Gurasoak izan: zama, uko egin edo gozamena?" izenpean.

Saio hauen bidez, herritarrek gaur egun “guraso izatea” buruhausteaz hausnartzeko lekua bihurtuko dira. Eman izena azaroaren 19ra arte udaletxean edo deitu 94 603 41 00 zenbakira.