Noticias

 

Gizarte larrialdietarako laguntzak eskatzeko epea zabaldu da

Baliabide ekonomiko nahiko ez duten pertsonei zuzendutako diru laguntza hauek,  gizarte-bazterkeria edo  gizarte-marjinazioko egoerak prebenitzeko,  edo leuntzeko ematen dira. Laguntza hauei buruz informatu eta eskaerak egiteko udaleko gizarte zerbitzuetara hurbildu beharra dago.

Gizarte larrialditarako laguntzak, besteak beste, ondoko oinarrizko gastuei aurre egiteko bideratzen dira:

•Alokairu-gastuak.
•Energia-gastuak
•“Linea zuriko” etxe-tresna elektrikoen eta altzarien gastuak. 
•Etxebizitza konpontzeko, egokitzeko eta/edo oinarrizko instalazioak egiteko gastuak.
•Ohiko etxebizitza mantentzeko beharrezkoak diren gastuak. 
•Jantziak, hezkuntza, elikagai, prestakuntza eta osasun-arretak sortutako gastuak, beti ere sistema publikoak ez badituzte estaltzen.
•Aurretiaz egindako zorpetze-gastuak.

2019an Lekeitio 50 pertsona baliatu ziren laguntza hauetaz. Laguntza ekonomiko hau jaso ahal izateko, aurretiaz oinarrizko gizarte-zerbitzuetako profesionalek aurkeztutako eskaerak kasuz kasu baloratzen dituzte.