Noticias

 

HERRITARRENTZAKO APARKALEKUAK 2020

Uda honetan ere herritarrentzako prestatutako aparkaleku zerbitzua jarriko da martxan. Gogoratu COVID-19ak sortutako egoera dela eta, 2018 eta 2019ko pegatina duten autoak baimenduta egongo direla aurten ere eta ez dute izena eman beharko. Azken bi urteetan zerbitzuaren erabiltzaileak izan direnak baina pegatinarik ez dutenek eta alta berriek, baimen pegatina eskatu beharko dute. Horretarako hurbildu udaltzaingora maiatzaren 25etik aurrera, astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara bitartean edo bidali mezu bat bertakoak@lekeitio.eus helbidera eskaera eginez. Txartel berriak 2020-2021 denboraldirako izango dira eta 3 euroko prezioa izango dute.

Herritarrentzako aparkaleku zerbitzua ekainaren 15etik irailaren 15era bitartean egongo da martxan. Osasun alarma dela eta, ezin izan dira gune berriak zabaldu, beraz iaz bezala 6 gunetan banatutako 553 aparkaleku erabili ahalko dira.

Herritarrentzako aparkalekuak:

Paskual Abaroa etorbidea 26-bisetik Talara, eta San Juan Talako
San Andres, Eusebio Maria de Azkue, Pidade, San Bixente Ferrer eta Basoaldea
Zumatzeta, Buenaventura Zapirain, Otxoa de Urkiza eta Agirre Solarte 1etik 17ra
Aldamiz Etxebarria 22, 24 eta 26 eta Letraukua 8 eta 9
San Antolin eta Carlos Solano kaleak osorik
Txatxo Kaia kalean plaza eta portuaren arteko gunean.

Udaldian Lekeitiotik kanpo lan egiten duten herritarrek herrira bueltatzean euren autoa aparkatzeko aukera gehiago izatea du helburu egitasmo honek. Lekeitioko bizilagunetatik gain, herrian enpresa bat dutenek edota berton lan egiten dutenek ere aparkaleku zerbitzuaren onuradun izateko txartela eskatu ahalko dute.

Eskaera orria