Noticias

 
Lekeitioko basilika eta gasolindegiaren arteko bidean berrurbanizazio lanak hasi eta erromatarren sasoiko aztarnak agertu dira, Kristo aurretik II. mende ingurukoak. Aurkitutako aztarna horien artean zeramikazko objektuen zatiak, beirazko ontzi puskak edota metalezkoak. Baina baita ere, garai horretako faunaren aztarnak.

Egunotan, arkeologia lanak egiten ari dira berrurbanizatuko den gune honetan, elementu gehiago dauden jakin ahal izateko. Arkeologi lan hauen ondorioz, gasolindegi – eliz ateako obra luzatu egin da.