Noticias

 

Aurtengo udan, portua trafikoarentzat itxi egin da aste egunetako arratsaldeetan eta asteburuetan egun guztian zehar portua oinezkoentzat gune bihurtu nahian.
Ekimen honek izan duen arrakasta ikusirik, Lekeitioko Udalak, urriaren 1era arte luzatuko du portua oinezkoentzat.  Beraz, urriaren 1ra arte, eguerdiko 14:30tik hurrengo goizeko 8:00arte debekatuta egongo da aparkatzea. Goizeetan barriz, trafikoari eta karga eta deskargari zabalik egongo da.  Luzepen hau, hondartzako sasoialdiarekin bat dator.

Bestalde, gogoratu, bukatu dela herritarrentzako prestatutako aparkaleku zerbitzua. Irailaren 11tik aurrera ez da araudi hau aplikatuko.  Honen inguruko balorazioa iraila bukaeran egingo da.