Noticias

 

ISUNTZA HONDARTZAKO ERABILTZAILE KOPURUA BIKOIZTU EGIN DA AURTEN

Aurtengo uda eguzkitsua izan da eta, ondorioz, asko izan dira Isuntza hondartzara joan direnak. Guztira 166.000 erabiltzaile egon dira uda guztian zehar. Aipagarria da 2017ko datuekin alderatuz, aurten erabiltzaile kopurua ia bikoiztu egin dela.

Gainera, hondartzetako dutxen ur kontsumoak behera egin du berriz ere aurten. 2017an erabiltzaileko ia 13 litro erabiltzen ziren, aurten berriz, 7,7 litro besterik ez. Hau da, erabiltzaile bakoitzak erabilitako uraren %40 aurreztu da.

Era berean, erabiltzaileen artean egindako inkestetan 8,5eko puntuazioa ematen dioten Isuntza hondartzari. Gainera bereziki ondo baloratzen dituzte "SEGURTASUNA" eta "ZERBITZUAK ETA EKIPAMENDUA". Azken honen barruan oso estiman dago irisgarritasuna, hala nola, pasarelak edukitzea eta hondartzaren alde bietatik sartzeko aukera izatea.