Noticias

 

Oharra: Uda denboraldi hasiera honetan harri asko agertu dira Isuntza hondartzan eta nabarmen ikusten dira itsasbehera dagoenean.

Hauetako batzuk naturalak dira, itsasoak ekarri eta eraman egiten dituenak beste edozein hondartzatan bezala; beste batzuk, aldiz, obra-hondakinak dira eta kristal zatiak ere agertu dira. Gure itsasertzaren zaintzaren eskumena Euskal Herriko Itsasertz Mugartearena da. Honek adierazten duenez, harri naturalak hondartzaren parte dira, hauek sortzen baitute harea; beraz, kontutan izan behar dugu beti edukiko ditugula harri naturalak inguruan eta ez du kentzeko baimenik ematen.

Obra-hondakin eta kristal zatiei dagokienez, egunotan garbituko dira hondakin hauek. Garbiketa goizeko lehenengo orduan egingo da erabiltzaileak heltzen direnerako dena garbi egoteko, eta lan hau egiteko itsasbehera egon behar da.

Guzti honekin, Euskal Herriko Itsasertz Mugartea, Bizkaiko Foru Aldundia eta Lekeitioko Udala itsasoak harriak ekartzeko joera eta bilakaera zein den jakiteko segimendua egiten ari da, arazo honi erantzun bat eman ahal izateko, beti ere legea betez.