Noticias

 

Iazko denboraldian ia 166.000 bisitari izan genituen Isuntza hondartzan, 2017an izandakoaren ia bikoitza. Erronka nagusia ur kontsumoa gutxitzea zen eta erabiltzaileko 12,88 litro erabiltzetik 7,71 litrora igaro ginen 2018an, hau da, ia erdia. Hori bai, oraindik, guztion laguntzarekin, gehiago ere jaitsi daiteke.

Aurten, ordea, helburu nagusia itsasora botatzen den zaborra %5 gutxitzea da, izan ere, iaz 8.131 kg zabor batu ziren itsasoan. Gure kostaldea zaintzeko ahalegina egin behar dugu eta hondartzetan dauden zaborrontziak erabili. Itsasora botatzen diren hondakinak ingurugiroari eragiten diote zuzenean eta noski, guri ere. Beraz, gure kostaldeaz gozatzen jarraitu nahi baldin badugu, beharrezkoa da zabor kopurua gutxitzea. Guztion erantzukizuna da ingurugiroa zaintzea.

2019 uda denboraldiko eta ingurumen jarduerari buruzko informazioa www.lekeitio.eus webguneko Isuntza Hondartza atalean aurkituko duzue.