Noticias

 

2015ko maiatzaren 17an Homofobia, Lesbofobia eta Transfobiaren aurkako Eguna ospatzen dugu. Lekeitioko  udalak,  berretsi gura du diskriminazio afektibo-sexualaren eta genero-identitatean oinarritutako diskriminazioaren aurkako borrokan duen konpromisoa.

Zentzu honetan, berdintasun sailetik, dibertsitate sexuala eta genero identitate malguagoak lantzeko sentsibilizazio kanpainekin jarraituko du udalak. Horrez gain, pertsona hauen gaineko indarkeriaren kontrako neurriak ere hartzen jarraituko du udalak. Uste orokorraren kontra, gure jendartean sexualitatea araututa dago: harreman heterosexuala, binarista eta estereotipatuak dira nagusi eta  gainerako aukerak errudun gisa agerrarazten dira. Eta ez hori bakarrik, onargarritasun soziala, legitimitate morala eta legezko eskubideak galarazten zaizkie gainerako sexu praktikei eta identitateei. Udalaren zeregina da honen inguruan lan egitea.

Horregatik guztiagatik, udalak konpromisoa hartzen du bere politiketan dibertsitate sexuala eta genero identitate malguagoen aldeko aurrerapausuak ematera. Horrez gain, udalaren kanpo iruditerian ere, printzipio hauek barne hartzen jarraituko dituela berritsi nahi du.