Noticias

 

27 urteko ibilbidearen ondoren KALEKA Lekeitioko Nazioarteko Kale Antzerki Jaialdiak, 2016aren hasieran eraldatze prozesu bat hasten du, jaialdia berraztertu eta egoera garaikideetako sorkuntza-praktiketara egokitzeko asmoz. Eraldatze honen lan-lerro nagusietako batek jaialdiak urtean zehar tokiko eremuan daukan eragina eta ondorioa barnean sartzen du.

KALEKAk 2016an BASURAMA kolektiboarekin bat hasitako Zaborra Puztu proiektua berrartzen du berrerabilitako plastikozko poltsekin puzgarriak eraikiz herritarrak inplikatzeko asmoarekin.

Azaroan zehar, Lekeitioko Eskola Publikoaren bidez puzgarrien eraikuntzarako  materiala bildu, moztu eta sailkatu egin da eta abenduan puzgarriak eraiki dituzte, 500 pertsonatik gora parte hartu dute prozesu honetan. 

Aldi berean  Bartzelonako Diseinuaren Museora  udan  KALEKAn sortutako puzgarria eramaten da  Makea Tu Vida kolektiboko antolatzaileei utzita Rehogar 08 proiektuaren barne izan dadin.

Abenduaren 26an eraikin guztiak, Bartzelonako Diseinuaren Museoan erakusketan zegoena barne, Lekeitioko frontoian erakutsiko dira eta publikoarentzat joko eta interakzio-espazio gisa irekiak izango dira.

Zaborra puztu proiektuak beste herri eta gertaera kulturalekin kolaborazio-lerroak sortzeko asmoa dauka.

Lan-lerro honekin bat, KALEKAk sorkuntzarekin lotutako tokiko kolektiboei lagundu eta praktika hauek herritarrei hurreratzeko  bidea sendotu nahi du. Horregatik abenduaren 28an, Lekittoko Deabruak taldeak Pirotekniarekin Jolastu tailerra eskainiko du. Tailer honetan pirotekniaren eta su-jokoen tekniketara hurbiltze saiakera bat egiteaz gain izan beharreko segurtasun arauak ere azalduko dira.
Tailer honetarako izen ematea online egin daiteke  www.kaleka.eus web orrian edo Lekeitioko Kultur Etxean.

Aldi berean, eta lehendabiziz, KALEKAk  2017ko uztailaren 28. edizioan parte hartzeko proiektuentzat deialdia irekitzen du, uztailaren bigarren asteburuaren inguru ospatuko dena (datak zehazteko)

Oinarriak eta eskaera formularioa www.kaleka.eus web orrian aurki ditzazkezue eta 2016ko abenduaren 25etik 2017ko urtarrilaren 31rarte egongo dira irekita.