Noticias

 

Urtero bezala,  gabonak datoz eta hauekin batera, urte berriko kanpainaren informazioa helaraztea.

Kirol instalakuntzen ordutegiak bardin jarraituko du, etenik gabe, beheko taulan azaltzen den moduan:
 NEGUA UDA
*ASTELEHENETIK OSTIRALERA: 8:00-22:00 neguan zein udan.

* LARUNBATAK: 9:00-13:30/16:30-20:00 neguan eta 9:00-14:00 udan.

* IGANDE ETA JAI EGUNAK 09:00-13:30 neguan eta udan itxita.

Ordutegi zabal honetan, kiroldegiko harrera ere zabalik egongo da behar den informazio eta arreta jasotzeko.

2018. urterako abonatu kuotek ez dute igoerarik izango eta beti bezala urtarrilean egingo dira kobratzeak.

Urteko kuota helbideratuta badaukazu automatikoki egingo da kobratzea.  Aldiz, kuota helbideratu gabe badaukazu, kiroldegiko harreratik pasatu mesedez urtea bukatu aurretik. Ordainketa txartel edo abonu-agiri bidez egitekoa bazara, etorri urtarrilean harrerara. Gogoratu baita, familia kuotan 20-25 urte bitarteko gazterik balego, hauek familia kuota horretan mantentzeko, ikasten daudela edota langabezian daudela baieztatzen duen agiria aurkeztu beharko da.

Ikastaroei dagokionez, orokorrean hauen prezioa mantendu egingo da. Ikastaro zehatz batzuk egokitu egin dira, hauen prezioak beraien iraupenaren arabera zehaztuz. Spinning ikastaroari dagokionez, nahiz eta ordutegi zehatz batetan apuntatuta egon, aukera daukazu spinning ikastaroak eskeintzen dituen gainontzeko ordutegietan joateko, beti ere, ikastaroaren asteko egun kopurua errespetatuz. 

Bestalde, urtarrila, otsaila eta martxoko asteburuetan ere spinning saioak egongo dira. Azken aukera hau nahi izanez gero, klaseko 3,65€ ordainduko da, 10 saioko bonoa ez baita egongo.

OHAR GARRANTZITSUA: urteko abonatu kuota ez badaukazu helbideratuta, urtarrilaren 1ean automatikoki baja emango zaizu, denboraldi motzeko abonatuekin batera.