Noticias

 

Lekeitioko Udalak eta Kitto Merkatari Elkarteak lankidetza hitzarmena sinatu dute. Honen bidez, Udala merkataritza sektorearekin elkarlanean arituko da, herriko ekonomia sustatzeko helburuarekin, herritarrek herrian bertan erosketak egin ditzaten, tokiko merkataritza sektorearen alde apustua eginez.

Hori dela eta, bi aldeek sinatutako hitzarmen honetan, hainbat neurri aurreikusten dira herriko merkatal eskaintzak bezeroak erakarri ahal izateko.

Bestalde, Kittok bere instagram kontua sortu du eta bertan hainbat lehiaketa egingo dituzte parte-hartzaileek sari bereziak lortu ditzaten. Beraz jarraitu Kittoren kontua eta irabazi opari zoragarriak!