Noticias

 

“KURIK” LIBURUAREN 3. ZENBAKIAREN AURKEZPENA BARIKUAN

Bariku honetan, ekainak 15, 19:00etan aurkeztuko da "KURIK" liburuaren 3. zenbakia, Azkue Aretoan. Kultur ondarea jorratzen duen liburu honetan Lekeitioko historia eta kontuak aurkituko ditugu. Zeintzuk diren jakin nahi baduzu hurbildu aurkezpenera eta lortu zure alea 20 euroren trukean. Gainera egunean bertan ezin baduzue erosi, lasai, Lekeitioko liburu dendetan egongo baita salgai.