Noticias

 

KARTEL LEHIAKETA
Lekeitioko SAN ANTOLINAK iragartzeko

LEHIAKIDEAK

Lehiaketa honetan edonork parte har dezake.

• Kartelak derrigorrez honako testua izango du: San Antolinak 2019, Lekitto
• Era berean, Lekeitioko jaiei lotutako berezitasunen bat agertuko da.
• Kartela egiteko edozein teknika erabil daiteke.
• Epaimahaiak baztertu egingo ditu herriko jaiekin zerikusirik ez du-ten kartelak.

AURKEZTEKO MODUA
• Kartelak euskarri digitalean aurkeztuko dira eta egilearen daturik jarri barik.
• Artxibo digitala, PDF, JPG edota PSDan izango dira. Tamaina: 21 cm-ko zabalera x 20 cm-ko altuera eta gutxienez 300ppp-ko be-reizmenarekin.
• Kartelak, CD batean ekarriko dira eta esaeraren izenburua jarri-ko da. CDarekin batera karta bat aurkeztuko da. Kartaren kan-poko aldean kartelaren lelo edo esaera idatziko da; eta barruko aldean, egilearen datuak: izen-abizenak, helbidea, telefono-zenbakia, eta..
• Egileek nahi beste kartel aurkez ditzakete, baina kartel bakoitzak bere lelo edo esaera propioa izango du.

KARTELAK NON AURKEZTU: Kartelak “Eusebio Erkiaga” Kultur Etxean aurkeztuko dira, astelehenetik barikura.
Goizez: 9:30etatik 13:30etara

KARTELAK AURKEZTEKO EPEA
Lanak aurkezteko azken eguna eta ordua, abuztuak 2, 21:00etan.

EPAIMAHAIA
Lanak lehenbizi, Emakumea eta Berdintasun zerbitzuak ikusiko ditu, hauek genero ikuspegia errespetatzen dutela bermatzeko. Ondoren, baztertuak izan ez diren lanen artean, Jai Batzordeak irabazlea aukera-tuko du. Jai Batzordearen eta Emakume eta Berdintasun zerbitzuak hartutako erabakia apelaezina izango da.

IRABAZLEA
2019ko Abuztuaren 6an jakitera emango da: nor izan den irabazlea eta saria hartzeko eguna eta tokia Udaleko facebookean, Kultur Etxeko iragarkien taulan eta komunikabideetan. Jai Batzordeak, saririk ez ematea erabaki dezake, aurkeztutako kartelek behar besteko mailarik ez dutela uste badute.

SARIA: Sari bakarra izango da, 500 eurokoa.

LANEN JABETZA: Lekeitioko Udala izango da saritutako lanaren jabea eta eskubidea izan-go du erakusteko, erabiltzeko edo argitaratzeko.

DERRIGORREZ BETE BEHARREKO BALDINTZAK
Partehartzaileek, 4/2005 Legearen 18. artikulua kontutan hartu beharko dute, hau da,
• Irudi edo hizkuntza sexistarik ez dira erabiliko.
• Irudietan sexuen arteko oreka islatu behar da.
• Emakumeen eta gizonezkoen rol estereotipatuetan oinarrituriko aurrejuzgu, jarduera, esaera eta irudiak ez dira onartuko.
• Era berean, ez dira onartuko norbanakoen osotasuna laidotzen duten kartelak,ezta homofobia edo xenofobia sustatzen dituztenak ere.

Lehiaketan parte hartzeak eskatzen du oinarri hauek guztiak onartzea.