Noticias

 

KORONABIRUSA PREBENITZEKO GOMENDIOAK

Zer da koronabirusa?

Koronabirusak animalietan zein gizakietan aurkitzen diren birus familia zabal bat dira. Batzuek gizakia infektatu egiten dute, eta hainbat gaixotasun eragin ditzakete, hala nola, hotzeria arrunta; gaixotasun larriagoak ere badaude, hala nola, ‎ Ekialde Hurbileko arnas sindromea (MERS) eta arnas sindrome akutu larria (Sras).

Nola hedatzen da virusa?

Nahiz eta ez den zehazki ezagutzen, antzeko birusek eragindako beste infekzio batzuekiko analogiagatik, badirudi kutsatutako animaliekiko kontaktuaren bidez edo gaixoaren eztularekin eta doministikuarekin sortzen diren arnas jariakinekiko kontaktu estuaren bidez transmitituko litzatekeela. Sekrezio horiek beste pertsona bat kutsatuko lukete haren sudurra, begiak edo ahoa ukituz gero.

Zer egin dezaket babesteko?

Garbitu eskuak sarritan. Eztul edo doministiku egitean, estali ahoa eta sudurra ukondoarekin edo zapi batekin. Bota zapia berehala eta garbitu eskuak alkoholez egindako eskuetako desinfektatzaile batekin edo ur eta xaboiarekin.

Eztula edo doministiku egin eta sukarra duten pertsonetatik metro batera egon gutxienez. Ez ukitu begiak, sudurra eta ahoa.

Zein arriskutsua da koronabirusa?

OMEk zabaldutako datuak direla eta, tamaina ertaineko tanten bidez transmititzen den gaixotasuna da. Horrek esan nahi du kutsatzea ukitu edo doministiku egiten duen pertsonarengandik metro edo metro eta erdira irits daitekeela.

Behin pertsona bat koronabirusak kutsatzen duenean, sintomak gripearen oso antzekoak izan ohi dira, hau da, eztula, eztarriko mina, arnasa hartzeko zailtasuna edo artikulazioetako mina. Kutsatutako pertsonen heriotza-tasa % 2 da. Horrek esan nahi du birusa hartzen duten pertsona gehienak sendatu egiten direla.

Nola jakin kasu susmagarria naizen?

Gaur-gaurkoz, hauxe da gomendioa: gaixotasuna transmititzeko gune batera joan bazara eta arnas sintomak badituzu, hala nola eztula, sukarra, eztarriko mina edo arnasa hartzeko zailtasuna, etxean geratu behar duzu eta Osasun Kontseilura deitu (900 20 30 50).

Nork izan dezake gaixotasunaren forma larri bat?

OMEren arabera, 2019-nCoV birusak pertsonei eragiten dien moduari buruzko xehetasun gehiago jakin behar ditugu oraindik ere; oraingoz, adinekoek eta aurretik gaixo daudenek (diabetesa eta kardiopatiak dituztenak, esaterako)arrisku handiagoa dute ‎ gaixotasunaren forma larria izateko.

Zein dira sintomak?

Sintoma ohikoenak eztula, eztarriko mina, sukarra eta aire faltaren sentsazioa dira. Kasu gehienak sukarra duen arnas infekzio bati dagozkio. Larritasun handiagoko kasu batzuk egon daitezke, oso gutxitan infekzioak pneumonia eragin dezake; kasu horietan, pazienteak arnasa hartzeko zailtasun handia du eta aire-faltaren sentsazioa, sukar altuarekin. Tratamenduari erantzuten ez dioten paziente larrietan, eta, bereziki, aurretik gaixotasunen bat badute, konplikazio larriagoak izan ditzakete, eta hil ere egin daitezke. Kasurik larrienak, normalean, adinekoetan ematen dira, edo beste gaixotasunen bat dutenen artean, hala nola bihotzekoak, birikak edo immunitate-arazoak.

Zenbat irauten du inkubazio-aldiak?

Inkubazio-aldia da ‎ infekzioaren eta gaixotasunaren sintoma klinikoen agerpenaren arteko denbora-tartea. Gaur egungo kalkuluen arabera, inkubazio-aldia 1 eta 14 egun bitartekoa da; batez beste, 5-6 egun. Estimazio horiek eguneratzen joango dira, datu gehiago eskuratu ahala. Koronabirusak eragindako beste gaixotasun batzuei buruz eskura dagoen informazioan oinarrituta (MERS eta SARS, besteak beste), 2019-nCoV aldiko ‎ inkubazio-aldia 14 egunekoa izan daitekeela kalkulatzen da. ‎ OMEk gomendatzen du baieztatutako kasuen kontaktuen jarraipena 14 egunekoa izatea.

Baliagarriak al dira maskarak gaixotasunari aurrea hartzeko?

Maskarek funtzio bat betetzen dute: birusaren hedapena saihestea. Horregatik, maskara jarri behar duena arnas infekzioaren sintomak dituena da. Hala, pertsona bat sintoma horiekin osasun zentroren batera joaten denean maskara jarri behar du, inguruan dauden gainerako pertsonak ez kutsatzeko. Adinekoekin edo immunodeprimituekin kontaktua duten pertsonei maskarak jartzea ere gomendagarria da.

Edonola ere, arnas gaixotasunen bat (koronabirusa ere bai) ez zabaltzeko neurririk eraginkorrena eskuak garbitzea da.